XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

heterosexuala ere arima ezagutzera bultzatzen duen erregai edo eragile gisa hartzen zuen.

Homosexualitateari dagokionean, bi alderdiak aldi berean maitale eta maitatu ziren harreman teorikoa asmatu zuen.

Hala ere, bere gizon-egoerari eta duintasunari eusteko bide bakarra desioa burutu gabe uztea zen.

Platonen arabera gorputz fisikoak arrazoiaren menpe egon behar du eta gizonen elkarrenganako desioak bien arimak askatzeko baizik ez du balio behar.

Ginea Berriko sanbiarrentzat semena arimaren substantzia bera da (ikus 64-71. orr.), kontsumitu gabe dabilen gorputza eraldatzen duen gai magikoa.

Baina semena produzitzerik ere ez dago, eta ondorioz, iniziazioko lehen fasetik (zazpi eta hamar urte bitartetik) umeek maiz egiten dizkiete felazioak mutil nerabeei eta gizon helduei, haiek umotu eta gizon bihur daitezen.

Semenaren bidez familiako arbasoen espirituak ere bereganatzen dituzte.

Gaztearengandik semena lortu nahi duen gizon heldua, ordea, munstrotzat hartzen dute.

Ginea Berriko beste tribu batzuetan (Trans-Fly ibaiaren deltako kerakientzat, esaterako) mutikoen intseminazioa sodomiaz lortzen da.

Gizonezko-izaera lortzeko erritozko ekintza hauek heriotza-zigorraren mehatxupean ezkutatu egin behar zaizkie emakumeei eta umeei.

Erakundetutako eta adinean oinarritutako homosexualitate-adibide hauetan gizon heldua arduratzen da gizon bihurtzen den gaztearen iniziazioaz, baina bietako inork ere ez du emakumearen zereginik.

Baina genero-bereizketa duen erritozko homosexualitatea ere bada; Ipar Amerikako berdatxeengan eta zenbait herri melanesiarrengan (Vanuatu-koengan), adibidez.

Emakumeen homosexualitatea ez da hain erakundeturik egon

Peruko XIV. mendeko zeramikazko ontzia. Felazio homosexuala erakusten du. Irudiak ugalmen-konnotazioak izan ditzake, ontziak barnean zuen edari bizia eta semena elkartuz.